Grupo CYBENTIAk munduan aitzindaria eta paregabea den formakuntza-plan bat diseinatu du, ibilgailuen zibersegurtasunean eta automobilgintza / mugikortasuneko ekosisteman espezializatua, arloko liderrak izan nahi dutenentzat ezinbestekoa.


Maiatzaren 25an hasten den eta FUNDAEk hobaritutako master honek, bi agiri lortzeko aukera ematen du, ikaslearen perfilaren arabera: ‘Experto en Gestión Integral de la Ciberseguridad en Automoción / Movilidad’ eta ‘Especialista en Ciberseguridad aplicada a la Automoción / Movilidad’.


Eduki guztiak EUROCYBCAR-en sail teknikoarekin, HackerCar/Grupo CYBENTIA-ren CyberQTesters-ekin eta automobilgintza/mugikortasunean eta zibersegurtasunean adituak diren adituekin elkarlanean garatuak izan dira.


Grupo CYBENTIAK polizia-kidegoetako, aseguru-etxeetako, ikerketa-zentroetako, Tier1 eta Tier 2 hornitzaileetako, automobilgintza marken CISOetako eta zibersegurtasun aholkularitzetako hainbat profesionalentzako ikastaroak eman ditu.

Aipatzekoa da, I Máster Internacional de Cybermovilidad by Grupo CYBENTIA instituzio garrantzitsuenetarikoak -INCIBE, Navarra Cybersecurity Center, Euskadiko Parke Teknologikoa/Vitoria Gasteiz Campusa eta Fundación Parque Científico de Madrid-, ibilgailu ekoizleek -EBRO eta NUUK Mobility- eta asoziazioek -AEDIVE, APCAS, CYBASQUE, CyberMadrid, GANVAM, GAIA, SERNAUTO, Clúster de Movilidad y Logística de Euskadi y Mobility Lab Vitoria-Gasteiz- bultzatzen dutela.


Konektatutako mugikortasunaren hedapenak, ibilgailuen digitalizazioak eta “Normativa de Ciberseguridad Vehículos UNECE/R155” araudia indarrean jartzeak, automobilgintzaren sektorea guztiz eraldatu du. Honi ibilgailuei, azpiegiturari eta mugikortasun modelo berrieri zuzendutako zibererasoekiko arduraren gorakada gehitu behar zaio; Fenomeno honek jada ibilgailu flotak, polizia-kidegoak, aseguru-etxeak eta departamentu legalak dituzten ekoizleengan, hornitzaileengan, enpresengan eta administrazio-publikoengan eragin zuzena du.

Kezka hauei erantzuteko eta aipatutako arloetan espezializatutako profesionalen berehalako eskari globala hornitzeko, Grupo CYBENTIAk, I Máster de Cybermovilidad sortu du. Programa akademiko honek, Ikasleak beraien jarduera profesionala automobilgintzaren eta mugikortasun konektatuaren hainbat arlotan aurrera eramateko prestatzen ditu: Ekoizle eta piezen hornitzaileen zibersegurtasun sailetatik kalitateko sailetara; Homologazioa eta araudien betetzea; Proiektu teknologikoen zuzendaritza eta gestioa; Ingenieritza enpresak, floten operadorak eta mugikortasun enpresak; Administrazio publikoak eta erakunde arautzaileak…

José Guerreira Velicia, Masterraren zuzendari Akademikoaren hitzetan, “Mugikortasunean eta automobilgintzan aplikatutako zibersegurtasuna hainbat urtez analizatu eta ikertu ostean, Grupo CYBENTIAtik espezializatutako formakuntza bat diseinatu dugu, zeinek mugikortasun ekosistemaren eta eskuragarri dagoen formakuntzaren arteko aldea betetzea ahalbidetzen du. Gure helburua I Máster de Cybermovilidad by Grupo CYBENTIA, Mugikortasunaren etorkizuna  seguruagoa izateko tresna bat bihurtzea da”.

Edukiak EUROCYBCAR enpresa teknologikoko arlo teknikoko adituekin eta HackerCar/Grupo CYBENTIAko CyberQTesters elkarlanean egin dira. Horretaz gain, ibilgailuen homologazioan, ibilgailuen datuen tratamenduan, azpiegituran segurtasunean etab. adituak diren 20 aditutik gorakoko talde batekin elkarlanean egin dira.

I Máster de Cybermovilidad by Grupo CYBENTIAk bi agiri lortzea ahalbidetzen du, ikaslearen perfilaren arabera:

  • TítuloExperto en Gestión Integral de la Ciberseguridad en Automoción / Movilidad’ ((Online/ 400 ordu – 16 CCTS), STEM funtzio bat ez duten, baina zibersegurtasuneko betebeharrak ulertu, gestionatu eta gainbegiratu behar duten profesionalentzat zuzenuta.  
  • Título ‘Especialista en Ciberseguridad aplicada a la Automoción / Movilidad
    (Online eta presentziala/ 550 ordu – 22 CCTS), hainbat arlotako ingeniariei (automobilgintza, telekomunikazioak, informatika, elektronika…), automobilgintzako teknikariei, IT/OT espezialistei, I+D pertsonalari, zibersegurtasun analistei etab zuzenduta.

Ikuspuntu akademiko batetatik Masterrak bai automozioko eta baita zibersegurtasuneko ezagutzak konbinatzen dituen ezagutza konbinatzen ditu. Formakuntza planak, bere atal teorikoan ikusentzuneko 6 modulu ditu.

Formakuntza praktiko bakarra munduan

I Máster de Cybermovilidad by Grupo CYBENTIA, bere ikuspuntu praktikoari esker ezberdintzen da, izan ere EUROCYBCAR-ek garatutako teknologia esklusiboak erabiltzen ditu. Teknologia hauek, ikasleek ibilgailuen, azpiegituren eta mugikortasun sistemen ahuleziekin zerikusia dituzten erronkak egitea ahalbidetzen dute, lan munduko erronken aurrean prest egoteko.

Automobilgintzarako/mugikortasunerako Virtual CyberBox: Simulazio aurreraturako ingurunea, Masterraren bi modalitateetako ikasleentzako.

Automobilen zibersegurtasun konponenteak dituen frogatzailea: Ibilgailu modernoen ECUak, sentsoreak, komunikazioko teknologiak dituen eta munduan bakarra den frogatzaile bat.  

CSMS tresna: Enpresa edo Administrazio publiko baten zibermugikortasunaren barne-auditoretza bat egitea ahalbidetzen du.

Eskari handia sektorean

“Master honek lehen mailako espezialistak biltzen ditu, irakaskuntzarako herraminta bakarrak erabiltzen ditu eta sektorea markatzen duten eskakizun arautzaileekin eta teknologikoekin bat datorren prestakuntza eskaintzen du.” azaltzen du Jonay Peñate, Grupo CYBENTIAko formakuntza zuzendaria eta masterraren kordinatzailea.

Formakuntza plana bukatzerakoan, ikasleek ‘Experto en Gestión Integral de la Ciberseguridad en Automoción / Movilidad‘ edo ‘Título Especialista en Ciberseguridad Aplicada a la Automoción y la Movilidad‘ agiria lortuko dute, aukeratutako ibilbidearen arabera.

Informazio gehiago Grupo CYBENTIAren webgunean
Deskargatu hemen prentsa-ohar honen argazkia


GRUPO CYBENTIAREN INGURUAN JAKIN BEHARREKOAK
Ikerketa, formakuntza, kontzientziazio eta komunikazio estrategikoko aholkularitza, ibilgailu konektatura eta mugikortasun inteligentera aplikatuta. Aholkularitza enpresa honen egoitza Vitoria-Gasteizen -Parke Teknologikoan- eta Madrilen -Parke Zientifikoan- dago. Grupo CYBENTIAk 5 arlo nagusitan egiten du lan: AHOLKULARITZA ESTRATEGIKOA, arlo honen arrakasta egiten dtuzten ikerketen eta aholkularitzetatik dator betiere bezeroen, enpresa edo organizazioen, neurrira eginak eta automobilgintzaren/mugikortasunaren arloan; KONTZIENTZIAZIOA, HackerCar-ekin -automobilgintza/mugikortasun inteligentera aplikatutako ikerketa eta kontzientziazio edukiak dituen munduko lehen plataforma digitala-;FORMAKUNTZA, automobilgintza/mugikortasunean aplikatutako zibersegurtasuneko ikastaro presentzial zein birtualak, sektoreko adituengatik emanak. Ikastaro hauetan Grupo CYBENTIAk garatutako teknologia propioak erabiltzen dira ariketa praktikoak egiteko; eta EKITALDIAK, non mugikortasun zibersegurua sustatzeko ekintzak sortu eta garatzen diren -Business Cybermobility eta HackerCar Experiences-, I+D+I, Cyberlaborategian; Teknologia aitzindaria duen azpiegitura honek Grupo CYBENTIAKO CyberQTester-eri ikerketa zientifikoak aurrera eramatea eta ibilgailuek daramaten teknologia konektatuen inguruan I+D+I proiektuak garatzea. Grupo CYBENTIAn zibersegurtasuna ibilgailu konektatuekn eta mugikortasu inteligentearekin fusionatzen ditugu.

Grupo CYBENTIA
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.